Kaixo lagunak!
Gaur pixka bat azalduko dizuet ze onurak dakartzan ume batentzako musika instrumentu bat jotzeak. Benetan interesgarria da!!
Kalitaterako eta Ebaluaziorako Espainiako Institutu Nazionalak orain dela gutxi esan duenez, lehen eta bigarren hezkuntzako haurrek aukeratzen dituzten eskola jardueren laugarren postuan dago musika. Bere aurretik kirola, hizkuntza berri bat edo informatika aurkitzen ditugu. Harrigarria suertatzen da hau musikarekin hainbat gaitasun lantzen dituelako umeak edo gazteak. Musika ikasteak irakurketa errazten du eta sormena eta memoria lantzeko era bat da, honez gain, umeak berak nahi duelako jotzen badu instrumentua (hala izan beharko litzateke, eta ez gurasoen presioaren ondorioz) umeak gozatu egingo du jotzen duen bitartean, eta ondo pasatzeko era bat da ere.
Hizkuntza ikasterako orduan, erraztasunak dakartza baita ere instrumentu bat jotzeak eta horregatik hainbat espezialistek gomendatzen diete batez ere dislexia dituzten umeei musika ikastea.
Baina onura fisiologikoez gain, beste onura batzuk ere badakartza musika ikasteak. Lehenik eta behin gehienetan instrumentu bat jotzen duten umeek irakasle edo publiko batean jo ohi dute, eta honek lagundu egiten die beldur eszenikoa galtzen, besteen aurrean agertzen ikasten dute. Gainera, musika ikasten dte umeak etorkizunean disziplinatuak izaten dira, eta arreta jartzeko erraztasuna izaten dute.
Baina musikak onura honek ekartzeko, alde batetik ezin da izan derrigorrezko gauza bat umeentzat, umeak nahi izan behar du. Ez dugu ahaztu behar ikasteaz gain musikarekin jolastu ere egin daitekela, eta oso dibertigarria izan daitekela umearentzat musika ikastea. Horrela ez bada, umeak zamatzat hartuko du eta ez duenez arretarik erakutsiko, asko kostatuko zaio aurrera jarraitzea. Beste alde batetik esan beharra dago ere musikaren (baita beste eskolaz kanpoko jarduerak) ordutegia ez dela izan behar oso astuna umearentzak, ezin dugu ahaztu umeak jolasteko denbora behar duela, eta ezin dugu eskolaz kanpoko jarduerekin ito. Honek ez du esan nahi eskolaz kanpoko jarduerak ez dituztela egin behar, hauek oso onuragarriak baitira eskolan landu ezin dituzten hainbat alderdi sozial lantzeko, baina neurrian.
Hurrengorarte!!
Amaia
Kaixo Amaia!
ResponderEliminarAdos nago sarrera onetan diozunarekin. Musika txikitatik ikasi duten umeek, nahi gabe, hainbat gaitasun garatzen dituzte. Hori bera esaten dute txikitatik hainbat hizkuntzatan hitz egiten dutenei buruz. Beraz, esan daiteke, umea zenbat eta gehiago motibatu, orduan eta garatuago izango ditu gaitasunak.
Tamalez, guraso batzuk umeak saturatzen dituzte. Futbola, ingelesa, baleta, musika … eta horrelako jardueretan apuntatzen dituzte, kontuan hartu barik umeek denbora librea behar dutela.
Gainera, Santurtziko musika eskolan adibidez, ez dago umeentzako instrumentu nahikorik. Orduan, dauden instrumentuak aukeratu behar dituzte, gustatu ala ez.
Adibidez, ume batek gitarra jo nahi badu, baina lekurik ez badago, biolontzeloa aukeratzera derrigortzen zaio.
Ez al zaizu harrigarria iruditzen?
Kaixo Arrate!
ResponderEliminarEgia da bai eta zurekin ados nago niretzat musika jakitea hizkuntza berri bat jakitea bezala da eta. Ideala litzateke umeak aukeratzen duen instrumentua jotzea baina ikusten dut toki batzuetan agian ez dela posible... Kasu horietan gurasoek akademiak bilatu beharko lituzkete, edo hurbileko herrietara eraman euren seme alabak, eurek ikas dezatn nahi duten instrumentua.
Eskerrik asko zure komentarioagatik! :)