jueves, 16 de febrero de 2012

Hitzak

Kaixo lagunak!


Gaurkoa hitzei buruz hitz egitera natorkizue. Musikari buruz idatzi dut askotan, baina musika ez da bakarrik musika tresnek egiten dituzten soinuak. Gu ere musika tresna bat gara, eta soinuak egiten ditugu. Sentimendu asko eta oso ezberdinak eragiten dituzten musikak sortzen ditugu.
Nori ez diote zerbait esan eta negargura etorri zaio? edo barregura? edo ez dio inolako eraginik egin? Hitzen bidez adierazten dugu nahi duguna, ta baita ere ez duguna nahi. Batzuk hitzak ulertzeko gaitasuna dute. Beste batzuk ez.
Inoiz entzun duzue entzun elkarrizketa batek duen doinua? Egoeraren arabera, ezberdina izango da. Doinu benetan polita. Abesti bat izango balitz bezala, bakoitzaren abesti pertsonala, momentu bakoitzeko abesti ederra. Baina doinua garrantzitsua dan arren, hitzen esanahia ez dugu inoiz ahaztu behar. BETI entzun behar dugu esaten digutena, ez al da egia edonork esaten digunetik asko ikas dezakegula? Gauza onak eta txarrak ikas daitezke, eta ikasi askotan entzunez egiten da. Ni azken hilabetean praktiketan egon naiz, eta benetan esaten dizuet ezin izango nuela inoiz pentsatu zenbat ikasi daitekeen hamabi urteko ume batzuengandik. Berritu egin naute.
Hitzak sekula ez doaz bakarrik. Beti daukate kideren bat; tonua, ahoskera, keinuak, jarrera ... ta askotan horrek hitzak berak baino esanahi gogorragoa dauka, garrantzi handiagoa. Orduan, saiatu beharko gara bizitza honetan, nahi duguna azaltzen. Gure beharrak asetzeko behar duguna eskatzen. Besteei laguntzen. Protesta egiten. Garena hitzez adierazten saiatzen.


Eta nahiz eta askotan pilo bat kostatu, hitzaren bidez, bidea leuntzen goaz, eta azkenean lortuko dugu bakoitzak nahi duguna. Lortzen ez badugu ere, gutxienez gure hitzak hor geratuko dira, ez dakit historiarako edo ez, baina norbaitek entzun baditu, horrekin nahikoa dugu, norbaiti gure sentimenduak transmititzeko gai izan gara eta.


Hurrengorarte!


Amaia.

jueves, 2 de febrero de 2012

euskal abeslariak

Kaixo lagunak!


Hemen uzten dizuet Euskal Herriko historian zehar garrantzitsuak izan eta diren abeslari batzuen ibilbidea eta baita euren abesti famatuena ere.



Hurrengorarte!


Amaia

martes, 24 de enero de 2012

irri egiten duenari

Kaixo lagunak!!


Oingoan abesti polit bat erakustera nator!! Praktiketan nago, eta irakasleak abesti hau erakutsi die ikasleei, asko gustatu zaidanez, zuekin partekatzea erabaki dut. 
Hernaniko Maialen Lujanbio euskal bertsolariak abesten du. Lau aldiz izan da irabazlea Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, eta behin Bertsolari Txapelketa nagusian, beraz, primerako bertsolaria dela argi dago!!
Bere ahots bereziarekin,"irri egiten duenari" abestia dakarkigu, Pirritx eta Porrotx eta Marimototsen laguntzarekin. Positibismoz beteriko abesti bat da, eta umeekin entzuteko eta abesteko ezin hobea! Beraz, animatu zaitezte entzutera, hamen uzten dizuet eta!!


Hurrengorarte!!


Amaia.

viernes, 23 de diciembre de 2011

Gernikako arbola

Kaixo lagunak!!!


Gaurkoan gure umeek, Euskal Herriari buruz pixka bat gehiago jakin dezaten, Gernikako Arbola ezagutzeko aproposa den bideo bat ekartzen dizuet. Guk unibertsitateko lan baterako egin dugun bideoa da, eta bereziki umeei zuzendua dago, horregaitik, testua laburra da eta musika dauka denbora guztian, erakargarria izan dadin.


Beraz, ikus ezazue familian Gernikako Arbolari buruzko bideo hau!!!


Hurrengorartee!!


Amaia.

miércoles, 7 de diciembre de 2011

musika eta ikt

Kaixo lagunak!!


Gaurkoan, musika IKT-n lantzeko orrialde interesgarri bat dakarkizuet; aprendo musica. Ordenagailuko joko honen bidez, umeek musikaren hainbat aspektu landu ditzateke; notak, txirula, abestiak ... eta horrelako baliabideak erabiliz, alde batera utzi ditzakegu batzutan aspergarriak izan daitezken metodo tradizional batzuk.

Beraz, ausartu zaitezte zuen txikiekin orrialde hau erabiltzen, bai eskolan eta bai etxean!

Hurrengorarte! 


Amaia.

lunes, 5 de diciembre de 2011

musika ikasteko etapak

Kaixo lagunak!!


Oraingoan, consumer aldizkariko berri bat dakarkizuet. Berri honetan azaltzen dira umeak musika ikasten hasten denetik segitzen dituen etapak.


Preludioa -> hau da oinarrizko ikasketa, hau da hasierako urteak. Lantzen diren aspektuak hiru dira; Pertzepzioa, sormena eta adierazmena.


Adagio -> oinarrizko ikasketak eskolan egiten dira, baina musikarekin sakondu nahi badute umeek, eskolaz kanpoko zentroetara joan beharko dira. Han formakuntza jarraituko dute 6urtetik aurrera.


Minuetto -> umeak kontserbatorioan hasiko dira ikasketekin. Kontserbatorioko lehen ikasketak, batxilegoko eta DBH-ko urteekin koinziditzen dute normalean. Nahiko etapa gogorra da lehenik eta bhin kontserbatorioan plaza bat lortzeko gogor egin behar delako lan eta behin barruan egonda baita ere.


Finale -> Unibertsitate garaian, eta hainbat urtez ikasten egon eta gero, garai honetara heltzen gara. Garai honetan musika bizitza ulertzeko era baten moduan ulertzen dugu.


http://revista.consumer.es/web/eu/20111101/actualidad/informe1/76161.php


Irakur ezazue oso interesgarria da eta!!


Hurrengorarte!


Amaia.

musikoterapia hezkuntza bereziko umeentzat

kaixo lagunak!!


Oraingoan musikoterapiari buruz arituko gara, baina ez edozein arlotan, hezkuntza bereziko umeentzat zuzendutako musikoterapian zentratuko gara.


Hezkuntza bereziko ikasleentzat ikaragarri lagungarria da musika, honen bidez hainbat gauza lortu ahal dituztelako ariketa ezberdinekin; dantzaren bidez, solfeoa ikasiz, musika tresna bat joz, abestuz ...
Kontuan izan behar dugu umearen aukerak, hezkuntza bereziko ikasleek, frustrazioa onartzeko zailtasun handiagoa dute, eta beraz, berari egokitutako ariketak eskaini behar dizkiogu. Honekin batera, instrumentu bat jotzen badu, jo eta gero pozik geratu behar da. Adibidez, perkusiozko tresnak jotzea izango litzateke ariketa on bat. Honen bidez, ikasleek pultsoa eramaten ikasten dute, taldean aritzen eta hainbat ezaugarri motor hobetzen.


Beraz, musikoterapiaren bidez, hainbat onura lortu ditzakegu gure umeekin.


Hurrengorarte! 


Amaia.