Gaurkoa hitzei buruz hitz egitera natorkizue. Musikari buruz idatzi dut askotan, baina musika ez da bakarrik musika tresnek egiten dituzten soinuak. Gu ere musika tresna bat gara, eta soinuak egiten ditugu. Sentimendu asko eta oso ezberdinak eragiten dituzten musikak sortzen ditugu.
Nori ez diote zerbait esan eta negargura etorri zaio? edo barregura? edo ez dio inolako eraginik egin? Hitzen bidez adierazten dugu nahi duguna, ta baita ere ez duguna nahi. Batzuk hitzak ulertzeko gaitasuna dute. Beste batzuk ez.

Hitzak sekula ez doaz bakarrik. Beti daukate kideren bat; tonua, ahoskera, keinuak, jarrera ... ta askotan horrek hitzak berak baino esanahi gogorragoa dauka, garrantzi handiagoa. Orduan, saiatu beharko gara bizitza honetan, nahi duguna azaltzen. Gure beharrak asetzeko behar duguna eskatzen. Besteei laguntzen. Protesta egiten. Garena hitzez adierazten saiatzen.
Eta nahiz eta askotan pilo bat kostatu, hitzaren bidez, bidea leuntzen goaz, eta azkenean lortuko dugu bakoitzak nahi duguna. Lortzen ez badugu ere, gutxienez gure hitzak hor geratuko dira, ez dakit historiarako edo ez, baina norbaitek entzun baditu, horrekin nahikoa dugu, norbaiti gure sentimenduak transmititzeko gai izan gara eta.
Hurrengorarte!
Amaia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario