jueves, 16 de febrero de 2012

Hitzak

Kaixo lagunak!


Gaurkoa hitzei buruz hitz egitera natorkizue. Musikari buruz idatzi dut askotan, baina musika ez da bakarrik musika tresnek egiten dituzten soinuak. Gu ere musika tresna bat gara, eta soinuak egiten ditugu. Sentimendu asko eta oso ezberdinak eragiten dituzten musikak sortzen ditugu.
Nori ez diote zerbait esan eta negargura etorri zaio? edo barregura? edo ez dio inolako eraginik egin? Hitzen bidez adierazten dugu nahi duguna, ta baita ere ez duguna nahi. Batzuk hitzak ulertzeko gaitasuna dute. Beste batzuk ez.
Inoiz entzun duzue entzun elkarrizketa batek duen doinua? Egoeraren arabera, ezberdina izango da. Doinu benetan polita. Abesti bat izango balitz bezala, bakoitzaren abesti pertsonala, momentu bakoitzeko abesti ederra. Baina doinua garrantzitsua dan arren, hitzen esanahia ez dugu inoiz ahaztu behar. BETI entzun behar dugu esaten digutena, ez al da egia edonork esaten digunetik asko ikas dezakegula? Gauza onak eta txarrak ikas daitezke, eta ikasi askotan entzunez egiten da. Ni azken hilabetean praktiketan egon naiz, eta benetan esaten dizuet ezin izango nuela inoiz pentsatu zenbat ikasi daitekeen hamabi urteko ume batzuengandik. Berritu egin naute.
Hitzak sekula ez doaz bakarrik. Beti daukate kideren bat; tonua, ahoskera, keinuak, jarrera ... ta askotan horrek hitzak berak baino esanahi gogorragoa dauka, garrantzi handiagoa. Orduan, saiatu beharko gara bizitza honetan, nahi duguna azaltzen. Gure beharrak asetzeko behar duguna eskatzen. Besteei laguntzen. Protesta egiten. Garena hitzez adierazten saiatzen.


Eta nahiz eta askotan pilo bat kostatu, hitzaren bidez, bidea leuntzen goaz, eta azkenean lortuko dugu bakoitzak nahi duguna. Lortzen ez badugu ere, gutxienez gure hitzak hor geratuko dira, ez dakit historiarako edo ez, baina norbaitek entzun baditu, horrekin nahikoa dugu, norbaiti gure sentimenduak transmititzeko gai izan gara eta.


Hurrengorarte!


Amaia.

jueves, 2 de febrero de 2012

euskal abeslariak

Kaixo lagunak!


Hemen uzten dizuet Euskal Herriko historian zehar garrantzitsuak izan eta diren abeslari batzuen ibilbidea eta baita euren abesti famatuena ere.



Hurrengorarte!


Amaia

martes, 24 de enero de 2012

irri egiten duenari

Kaixo lagunak!!


Oingoan abesti polit bat erakustera nator!! Praktiketan nago, eta irakasleak abesti hau erakutsi die ikasleei, asko gustatu zaidanez, zuekin partekatzea erabaki dut. 
Hernaniko Maialen Lujanbio euskal bertsolariak abesten du. Lau aldiz izan da irabazlea Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, eta behin Bertsolari Txapelketa nagusian, beraz, primerako bertsolaria dela argi dago!!
Bere ahots bereziarekin,"irri egiten duenari" abestia dakarkigu, Pirritx eta Porrotx eta Marimototsen laguntzarekin. Positibismoz beteriko abesti bat da, eta umeekin entzuteko eta abesteko ezin hobea! Beraz, animatu zaitezte entzutera, hamen uzten dizuet eta!!


Hurrengorarte!!


Amaia.