viernes, 23 de diciembre de 2011

Gernikako arbola

Kaixo lagunak!!!


Gaurkoan gure umeek, Euskal Herriari buruz pixka bat gehiago jakin dezaten, Gernikako Arbola ezagutzeko aproposa den bideo bat ekartzen dizuet. Guk unibertsitateko lan baterako egin dugun bideoa da, eta bereziki umeei zuzendua dago, horregaitik, testua laburra da eta musika dauka denbora guztian, erakargarria izan dadin.


Beraz, ikus ezazue familian Gernikako Arbolari buruzko bideo hau!!!


Hurrengorartee!!


Amaia.

miércoles, 7 de diciembre de 2011

musika eta ikt

Kaixo lagunak!!


Gaurkoan, musika IKT-n lantzeko orrialde interesgarri bat dakarkizuet; aprendo musica. Ordenagailuko joko honen bidez, umeek musikaren hainbat aspektu landu ditzateke; notak, txirula, abestiak ... eta horrelako baliabideak erabiliz, alde batera utzi ditzakegu batzutan aspergarriak izan daitezken metodo tradizional batzuk.

Beraz, ausartu zaitezte zuen txikiekin orrialde hau erabiltzen, bai eskolan eta bai etxean!

Hurrengorarte! 


Amaia.

lunes, 5 de diciembre de 2011

musika ikasteko etapak

Kaixo lagunak!!


Oraingoan, consumer aldizkariko berri bat dakarkizuet. Berri honetan azaltzen dira umeak musika ikasten hasten denetik segitzen dituen etapak.


Preludioa -> hau da oinarrizko ikasketa, hau da hasierako urteak. Lantzen diren aspektuak hiru dira; Pertzepzioa, sormena eta adierazmena.


Adagio -> oinarrizko ikasketak eskolan egiten dira, baina musikarekin sakondu nahi badute umeek, eskolaz kanpoko zentroetara joan beharko dira. Han formakuntza jarraituko dute 6urtetik aurrera.


Minuetto -> umeak kontserbatorioan hasiko dira ikasketekin. Kontserbatorioko lehen ikasketak, batxilegoko eta DBH-ko urteekin koinziditzen dute normalean. Nahiko etapa gogorra da lehenik eta bhin kontserbatorioan plaza bat lortzeko gogor egin behar delako lan eta behin barruan egonda baita ere.


Finale -> Unibertsitate garaian, eta hainbat urtez ikasten egon eta gero, garai honetara heltzen gara. Garai honetan musika bizitza ulertzeko era baten moduan ulertzen dugu.


http://revista.consumer.es/web/eu/20111101/actualidad/informe1/76161.php


Irakur ezazue oso interesgarria da eta!!


Hurrengorarte!


Amaia.

musikoterapia hezkuntza bereziko umeentzat

kaixo lagunak!!


Oraingoan musikoterapiari buruz arituko gara, baina ez edozein arlotan, hezkuntza bereziko umeentzat zuzendutako musikoterapian zentratuko gara.


Hezkuntza bereziko ikasleentzat ikaragarri lagungarria da musika, honen bidez hainbat gauza lortu ahal dituztelako ariketa ezberdinekin; dantzaren bidez, solfeoa ikasiz, musika tresna bat joz, abestuz ...
Kontuan izan behar dugu umearen aukerak, hezkuntza bereziko ikasleek, frustrazioa onartzeko zailtasun handiagoa dute, eta beraz, berari egokitutako ariketak eskaini behar dizkiogu. Honekin batera, instrumentu bat jotzen badu, jo eta gero pozik geratu behar da. Adibidez, perkusiozko tresnak jotzea izango litzateke ariketa on bat. Honen bidez, ikasleek pultsoa eramaten ikasten dute, taldean aritzen eta hainbat ezaugarri motor hobetzen.


Beraz, musikoterapiaren bidez, hainbat onura lortu ditzakegu gure umeekin.


Hurrengorarte! 


Amaia.

isiltasuna

kaixo lagunak!!


Oraingoan, isiltasunari buruz hitz egingo dizuet. Orain arte esan izan dut musika oso garrantzitsua dela, eta zertarako den onuragarria, baina isiltasuna ere oso garrantzitsua da bai hezkuntzan eta bai eguneroko bizitzan. Ni lehenengokoan zentratuko naiz.


Klasean isiltasuna lortzea ez da askotan erraza izaten. Talde bakoitzaren araberako neurriak hartu beharko dira hau lortzeko, eta neurri hauek zeinek izan daitezken jakin arte denbora nahikoa pasatzen da. Isiltasuna egoera erlaxatu baten ondorioz etor daiteke printzipioz. Adibidez, umeei ondorengo ariketa egin ondoren agian isilago nabarituko ditugu;


Lasaitasun osoko giroa lortu nahi badugu, umeei begiak itxiarazi ahal dizkiegu eta instrukzioak eman eurek jarrai ditzaten; altxatu eskumako besoa, poliki jaitsi; oin baten gainean geratu; mihia atera, arnasa era neurrituan hartu  ... ariketa hauek egiten dituzten bitartean, musika lasai bat baxu jartzeak asko lagunduko du. Askotan esan dudan bezala, musikak laguntzen duelako giro ezberdinak sortzen. Adibidez jarri dezakegu Yirumaren kiss the rain abestia.


Lasaitasuna lortu nahi badugu baina umeak lokartu gabe, edo espabilatuta jarrai dezaten, abesti pixka bat biziagoa jarri beharko genuke; adibidez La vida es bella pelikulako BSOa. Abesti honekin ikasleek begiak zabalik izan ditzakete eta irakasleak koreografia antzeko bat presta dezake. Bestela begiak itxita, bakoitzak nahi dituen mugimenduak espresatzea ere ariketa egokia litzateke.



Beraz, praktika ezazue isiltasuna soinua bezala!


Hurrengorarte!


Amaia.

domingo, 4 de diciembre de 2011

haizezko instrumentuak

Kaixo lagunak!!


Gaurkoan musika tresnen sailkapenarekin jarraituko dut. Oraingoan, haizezko instrumentuekin sartuko gara.
Hauen barruan bi talde daude; haize zurezkoak eta haize metalezkoak.


Haize zurezkoak (saxofoia, klarinetea, oboea ...) zurezko 
Hauetan, soinua instrumentuak sortzen du, eta soinu hau atera ahal izateko, egurrezko pieza bat funtsezkoa da.





Metalezkoak (tronpeta, tronboia, tuba ...)
Instrumentua jotzen duen pertsonak ateratzen du soinua.Instrumentua bere osotasunean metalezkoa da, bokila ere bai. 



Hurrengorarte!


Amaia.

harizko musika instrumentuak

Kaixo lagunak!


Oraingo honetan, musika instrumentuen sailkapenarekin jarraituko dugu. Aurreko batean, perkusiozko tresnak ikusi genituen. Gaurkoan, harizko instrumentuak zeintzuk diren eta nola taldekatzen diren azalduko dizuet. Hiru multzo handitan banatzen dira


1- Soka igurtzia (biolina, viola, violoncelloa, kontrabaxua ...) 
    Hauek jotzeko, arku bat beharrezkoa da (egurrez eta zaldi buztaneko ileez egina). Baita ere jo   daiteke arku gabe, jotzeko era hau pizzicato deitzen da.
2- Korda pultsatukoak (arpa, lira, gitarra, baxua ...) 
Instrumentu mota hauek atzamarrekin jotzen dira, edo puen (plastikozko tresnatxoak) laguntzarekin.
3- korda kolpatukoak (pianoa)
Hauetan, instrumentuaren tekla bat zapaltzean, mekanismo bat martxan jartzen da eta egurrezko pieza baten korda kolpatzen du. Horrela soinua ateratzen da. 




Hurrengorarte!!


Amaia.

euskararen eguna!

kaixo lagunak!!
Askok jakingo duzuenez atzo, abenduak 3, euskararen eguna ospatu zen Euskal Herriko hainbat tokitan. Agian pentsatuko duzue euskarak ez daukala musikarekin inolako loturarik, baina izan badu hainbat gauza ezberdinengatik.

Lehenik eta behin, hizkuntza, musika eta dantzak izaten dira herri bateko ondare garrantzitsuenetarikoak. Beraz, lotura oso handia dute, euskarak eta euskal musikak osatzen baitute beste hainbat faktorerekin euskal kultura. Horregatik, euskararen egunean, trikitilari eta panderojole asko ikusi dira eta baita euskal herriko ohikoak diren taloak.

Beste alde batetik, jakina da euskararen egoerak gorabehera nabariak izan dituela historian zehar, eta une txar horietan, musikak asko lagundu du euskara putzutik ateratzen. Denok ezagutua da "guk euskaraz, zuk zergaitik ez?" abestia. Abesti honek garai bateko euskararen egoera zalatzen zuen, eta guztion artan aurrera aterako zela baita ere.

Beraz, goza ezazue euskeraz musikaz gozatzen duzuen bezala!!

Hurrengorarte!!

Amaia.

abestien bidez ikasi

Kaixo lagunak!!


Oraingoan hitz egingo dizuet ikasteko balio duten abestiei buruz. Askorentzat errezagoa da zerbait memorizatzea abesti baten bidez, edo erritmoa duen zerbaiten bidez, beraz, irakasle askok abestiak erabiltzen dituzte euren edukiak transmititzeko. Hauek izan daitezke adibide batzuk;


Gorputzeko atal ezberdinak zertarako balio duten ikasteko 
Atzamarren ezaugarriak jakiteko 
zenbakiak ikasteko 
Animalien izenak ikasteko 


Jarri itzazue praktikan etxeko txikiekin!!


Hurrengorarte! 

Amaia.

durangoko azoka

Kaixo lagunak!!


Gaurkoan hitz egingo dizuet musikarentzako garrantzitsua den data bati buruz. Gaur hasi da durangoko azoka datorren 8rarte. Data hau garrantzitsua da musikarentzat hainbat euskal taldek diskak ateratzen dituztelako.
Aste honetan zehar, Durangoko Plateruena antzokian eta azokaren rezintoan, hainbat kontzertu ezberdin egiten dira baita ere adin desberdinetarako zuzenduak.


Gazte eta helduentzat ez ezik, umeek bisitatzeko toki interesgarria da. Hara txango bat egitea onuragarria izango litzateke umeentzat, musikaz gain liburuak, jokoak ... baitaude. Gainera, disken eta liburuen autoreak egoten dira sarritan aleak sinatzen, eta honek aukera ematen die umeei eurek ezagutzeko. Pirritx eta Porrotx pailazoak ere handik ibiltzen dira batzuetan. Beraz, euskararen aldeko jai baten antzeko zerbait izango litzateke.


Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen aurkituko duzue http://www.durangokoazoka.com/index.php?lang=eu&op=1 .


Animatu zaitezte beraz durangoko azoka bisitatzen!!!


Hurrengorarte!!


Amaia.