viernes, 18 de noviembre de 2011

musikogramak

Kaixo lagunak!!


Gaurkoan musika tresnak alde batera utzita, musikaren beste aspektu bat lantzen jarraituko dugu gure ikasleekin; erritmoa.


Erritmoa lantzeko oso era polita da musikogramak erabiltzea. Musikogramak irudiz osatutako partiturak dira, hauen bidez, abestiaren istorioa kontatzen da eta era entretenigarri batean eramaten dute umeek abestiaren erritmoa; irudiak jarraituz eta istorioa sortuz. Musikogramak egitea gainera, oso erraza da. Abestiaren bidez, istorio bat kontatzen da normalean eta musikograma bat eraikitzeko, irudien bidez kontatu behar da istorio hori.
Hona hemen eskuz egindako musikograma baten bideo bat. Bertan Andersonen idaz makina abestiaren musikograma jarraitzen da. Oroitzen dut txikitan guk klasean hau egiten genuela eta oso ondo pasatzen genuen.


Musikogramak erritmoa jarraitzen ikasteko erabiltzeaz aparte, musika klasikoa umeei hurbiltzeko erabili dezakegu. Irudien bidez, errezago memorizatzen dituzte umeek abestiak, erlazionatzen dituztelako. Beraz, musika mota hau zabaltzeko era oso polita da, eta nire ustez beharrezkoa da musika klasikoari garrantzia ematea, baina honi buruz beste egun batean hitz egingo dut.


Saia zaitezte musikogramak egiten!


Hurrengorarte!!!


Amaia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario