jueves, 17 de noviembre de 2011

musika tresnak egiten

Kaixo lagunak!!


Gaurkoan azalduko dizuet eskolan egin daiteken beste ekintza bat; musika tresna batzuk egitea. Badakigu eskolan guztietan ez daudela nahi beste musika tresna, beraz, batzuk umeen laguntzarekin egin ditzakegu. Horrela gogo handiagoarekin joko dituzte eurek eginak direlako, eta esku trebetasuna landuko dute musikaz gain.


Ariketa hau egiteko, ikasleak hiru taldeetan banatuko ditugu eta talde bakoitzak tresna bat egingo du.


Lehenengo taldeak marakak egingo ditu. Hauek egiteko ur botila ezberdinak beharko ditugu, baita harritxoak, dilistak, botoiak... edo horrelako zeinbait material. Ur botilaren barruan sartu behar dira harritxoak edo dena delakoak eta gero taldeak apaindu beharko du botila bakoitza tenperak edo koloreetako paperak erabiliz. Botilak eraginez lortuko dugu maraken soinua ateratzea.


Bigaren taldeak bateria bat egingo du. Honetarako beharko dituzten materialak dira; tamaina ezberdineko latak, kartoizko kutxa bat, makiltxoak, zeloa eta metalezko edo zurezko koilara bat. Tresna hau egiteko irakaslearen laguntza beharko dute ikasleek. Laten erdian zulotxo bat egin beharko dute (makiltxoa sartzeko) eta zulo horretan makiltxoa sartuko dute, zeloarekin pegatuz. Lata zati ezberdinak dituzten makila horiek kutxara itsatsi eta bateria sortuta dago. Laten tamainak ezberdinak direnez, umeak zurezko edo metalezko koilararekin kolpatzen dituenean, bakoitzak soinu ezberdina aterako du.


Hirugarren taldeak xilofono bat egingo du. Hau egiteko material hauek beharko dituzte; 8 kristalezko botila, ura eta metalezko edo zurezko makiltxo bat. Hau egiteko ere, irakaslearen laguntza beharko dute ikasleek kristala erabiltzeko material arriskutsua da eta. Egin behar dutena da botila guztiak bata bestearen atzean jarri lerro bat sortuz. Behin lerro bat osatu dutenean, urez bete behar dituzte. Lehen botila erditik bete behar dute; bigarrena pixkat gutxiago, hirugarrena gutxiago... horrela zortzigarrenerarte (hau ia hutsik geratuko da). Azkenik margoztu egingo dituzte botilak erakargarriago izateko. Makiltxoarekin kolpatzean, botila bakoitzak soinu ezberdina izango du eta xilofonoaren soinua lortuko dugu.



Hurrengorarte!




Amaia

No hay comentarios:

Publicar un comentario