jueves, 24 de noviembre de 2011

erabili musika klasean!

Kaixo lagunak!!


Gaurkoan, alde batera utziko ditugu musikako klasean ikasi daitezken gauzak eta musikaren funtzioei buruz hitz egingo dugu.  Musika oso baliagarria da klasean nahi ditugun giroak sortzeko; umeak urduri daudenean lasaitzeko edo lasai daudenean pixka bat pizteko adibidez. 



Badaude une batzuk umeak ez daudela adi, nekatuta daudelako, edo aspertuta. Egoera hau, abesti bat jarriz eta mugimendu batzuk eginez konpondu daiteke; alde batetik, klasearen monotonia apurtzen delako, eta beste alde batetik, musikaren bidez umeak "piztea" lortuko dugulako. Hau lortzeko Kepa Junkeraren musika oso baliagarria izaten da. Baina kontuz izan behar dugu aukeratzen dugun abestiarekin umeak gehiegi ez alteratzeko, bestela zail egingo zaigulako egoera kontrolatzea. Beraz, abestiak klasearen araberakoak izango dira, aurretik esperimentatu behar dugu umeek nola erreakzionatzen duten abesti ezberdinen aurrean jakiteko zeinek balio dezaketen eta zeinek ez. Adibidez (beste askoren artean) baliagarriak izan daitezke hauek; mundu denak, gaztelugatxeko martxa eta hemen uzten dizuedan irlanda.




Aldiz, beste batzuetan aurkitzen dugun egoera da umeak alteratuta daudela edozein arrazoirengatik; oporrak datozelako, aurreko orduan heziketa fisikoa izan dutelako, jarduera bereziren bat egitetik datozelako ... Egoera honi buelta emateko, lasaituko dituen abestiak bilatu behar ditugu, baina ez lar lasaiak direnak, hauekin umeak lokartzea baino ez dugulako lortzen. Egoera honetarako egokiak litzateke; Mataculebra eta  loriak udan.






Guzti honekin, musika klasean nahi dugun egoera lortzeko, eta ikasleekin tratatzeko, oso erabilgarria dela ikusten dugu. Beraz, erabili dezagun matematika, ingeles, natura, gizarte, heziketa fisiko eta edozein klasetan!!


Hurrengorarte!!


Amaia.


No hay comentarios:

Publicar un comentario