Kaixo lagunak!!
Notak ikasi ondoren hurrengo pausuari ekingo diogu, noten irudien balioa ikasiko dugu oraingoan. Nota guztiek partituran irudi bat dute, eta horren arabera iraupen bat edo beste dute. Irudi ezberdinen balioak jakitea ezinbestekoa da partitura bat interpretatzeko.
Hauek dira lehen hezkuntzan ikasten diren irudiak; borobila, zuria, beltza eta kortxea. Borobil batek lau parte irauten ditu, hau da lau kolpe. Zuri batek borobilaren erdia irauten du, bi parte. Beltzak aldiz, zuriaren erdia irauten du, parte bakar bat, eta azkenik kortxeak beltzaren erdia irauten du, hau da, parte erdia. Taula honen bidez argiago ikus dezakegu;
Horrelako taula bat klasean jartzea komenigarria izango litzateke beti argi izateko irudien iraupena, edozein zalantzaren aurrean horra jo ahal izateko.
Irudien iraupena lantzeko erarik egokiena nire ustez izango litzateke gorputzeko atalak edo perkusio tresnak erabiliz markatzen joatea. Irakasleak arbelean irudikatu dezake erritmo bat irudi ezberdinekin eta umeek interpretatu egin beharko dute, horrela gutxika barneratu egingo dituzte eta azkenean ikastea lortuko dute.
Hurrengorarte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario