Kaixo lagunak!!
Gaurkoan eskolan erabilia den beste tresna bati buruz, txirulari buruz, hitz egingo dugu. Aurreko batean, perkusiozko tresnak azaldu nituen, eta oraingoan txirula nola jotzen den gogoratuko dugu.
Txirula ez da jotzeko tresna zaila, eta honen bidez, abesti ezagunak joz, umeen musikarekiko grina piztu dezakegu. Gainera, partiturak irakurtzen ikasteko era entretenigarria da, hobeto pasatzen dutelako tirula jotzen notak abesten baino. Beraz, tresna hau joz, umeek notak hobeto ikasiko dituzte eta entretenigarri batean, eta musika jotzearekin kontaktua izango dute eta ez bakarrik entzutearekin. Hona hemen notak nola jo behar diren azaltzen duen argazki bat.
Beraz, umeak izan ez arren jarrai ezazue txirula jotzen. Era honetan, notak ez dituzue ahaztuko, eta inoiz musikari ekin nahi badiozue errazago egingo zaizue!
Hurrengorarte!!
Amaia.
viernes, 25 de noviembre de 2011
jueves, 24 de noviembre de 2011
erabili musika klasean!
Kaixo lagunak!!
Gaurkoan, alde batera utziko ditugu musikako klasean ikasi daitezken gauzak eta musikaren funtzioei buruz hitz egingo dugu. Musika oso baliagarria da klasean nahi ditugun giroak sortzeko; umeak urduri daudenean lasaitzeko edo lasai daudenean pixka bat pizteko adibidez.
Badaude une batzuk umeak ez daudela adi, nekatuta daudelako, edo aspertuta. Egoera hau, abesti bat jarriz eta mugimendu batzuk eginez konpondu daiteke; alde batetik, klasearen monotonia apurtzen delako, eta beste alde batetik, musikaren bidez umeak "piztea" lortuko dugulako. Hau lortzeko Kepa Junkeraren musika oso baliagarria izaten da. Baina kontuz izan behar dugu aukeratzen dugun abestiarekin umeak gehiegi ez alteratzeko, bestela zail egingo zaigulako egoera kontrolatzea. Beraz, abestiak klasearen araberakoak izango dira, aurretik esperimentatu behar dugu umeek nola erreakzionatzen duten abesti ezberdinen aurrean jakiteko zeinek balio dezaketen eta zeinek ez. Adibidez (beste askoren artean) baliagarriak izan daitezke hauek; mundu denak, gaztelugatxeko martxa eta hemen uzten dizuedan irlanda.
Aldiz, beste batzuetan aurkitzen dugun egoera da umeak alteratuta daudela edozein arrazoirengatik; oporrak datozelako, aurreko orduan heziketa fisikoa izan dutelako, jarduera bereziren bat egitetik datozelako ... Egoera honi buelta emateko, lasaituko dituen abestiak bilatu behar ditugu, baina ez lar lasaiak direnak, hauekin umeak lokartzea baino ez dugulako lortzen. Egoera honetarako egokiak litzateke; Mataculebra eta loriak udan.

Guzti honekin, musika klasean nahi dugun egoera lortzeko, eta ikasleekin tratatzeko, oso erabilgarria dela ikusten dugu. Beraz, erabili dezagun matematika, ingeles, natura, gizarte, heziketa fisiko eta edozein klasetan!!
Hurrengorarte!!
Amaia.
viernes, 18 de noviembre de 2011
musikogramak
Kaixo lagunak!!
Gaurkoan musika tresnak alde batera utzita, musikaren beste aspektu bat lantzen jarraituko dugu gure ikasleekin; erritmoa.
Erritmoa lantzeko oso era polita da musikogramak erabiltzea. Musikogramak irudiz osatutako partiturak dira, hauen bidez, abestiaren istorioa kontatzen da eta era entretenigarri batean eramaten dute umeek abestiaren erritmoa; irudiak jarraituz eta istorioa sortuz. Musikogramak egitea gainera, oso erraza da. Abestiaren bidez, istorio bat kontatzen da normalean eta musikograma bat eraikitzeko, irudien bidez kontatu behar da istorio hori.
Hona hemen eskuz egindako musikograma baten bideo bat. Bertan Andersonen idaz makina abestiaren musikograma jarraitzen da. Oroitzen dut txikitan guk klasean hau egiten genuela eta oso ondo pasatzen genuen.
Musikogramak erritmoa jarraitzen ikasteko erabiltzeaz aparte, musika klasikoa umeei hurbiltzeko erabili dezakegu. Irudien bidez, errezago memorizatzen dituzte umeek abestiak, erlazionatzen dituztelako. Beraz, musika mota hau zabaltzeko era oso polita da, eta nire ustez beharrezkoa da musika klasikoari garrantzia ematea, baina honi buruz beste egun batean hitz egingo dut.
Saia zaitezte musikogramak egiten!
Hurrengorarte!!!

jueves, 17 de noviembre de 2011
musika tresnak egiten
Kaixo lagunak!!
Gaurkoan azalduko dizuet eskolan egin daiteken beste ekintza bat; musika tresna batzuk egitea. Badakigu eskolan guztietan ez daudela nahi beste musika tresna, beraz, batzuk umeen laguntzarekin egin ditzakegu. Horrela gogo handiagoarekin joko dituzte eurek eginak direlako, eta esku trebetasuna landuko dute musikaz gain.
Ariketa hau egiteko, ikasleak hiru taldeetan banatuko ditugu eta talde bakoitzak tresna bat egingo du.
Lehenengo taldeak marakak egingo ditu. Hauek egiteko ur botila ezberdinak beharko ditugu, baita harritxoak, dilistak, botoiak... edo horrelako zeinbait material. Ur botilaren barruan sartu behar dira harritxoak edo dena delakoak eta gero taldeak apaindu beharko du botila bakoitza tenperak edo koloreetako paperak erabiliz. Botilak eraginez lortuko dugu maraken soinua ateratzea.
Bigaren taldeak bateria bat egingo du. Honetarako beharko dituzten materialak dira; tamaina ezberdineko latak, kartoizko kutxa bat, makiltxoak, zeloa eta metalezko edo zurezko koilara bat. Tresna hau egiteko irakaslearen laguntza beharko dute ikasleek. Laten erdian zulotxo bat egin beharko dute (makiltxoa sartzeko) eta zulo horretan makiltxoa sartuko dute, zeloarekin pegatuz. Lata zati ezberdinak dituzten makila horiek kutxara itsatsi eta bateria sortuta dago. Laten tamainak ezberdinak direnez, umeak zurezko edo metalezko koilararekin kolpatzen dituenean, bakoitzak soinu ezberdina aterako du.
Hirugarren taldeak xilofono bat egingo du. Hau egiteko material hauek beharko dituzte; 8 kristalezko botila, ura eta metalezko edo zurezko makiltxo bat. Hau egiteko ere, irakaslearen laguntza beharko dute ikasleek kristala erabiltzeko material arriskutsua da eta. Egin behar dutena da botila guztiak bata bestearen atzean jarri lerro bat sortuz. Behin lerro bat osatu dutenean, urez bete behar dituzte. Lehen botila erditik bete behar dute; bigarrena pixkat gutxiago, hirugarrena gutxiago... horrela zortzigarrenerarte (hau ia hutsik geratuko da). Azkenik margoztu egingo dituzte botilak erakargarriago izateko. Makiltxoarekin kolpatzean, botila bakoitzak soinu ezberdina izango du eta xilofonoaren soinua lortuko dugu.
Hurrengorarte!
Amaia

miércoles, 9 de noviembre de 2011
LHko musikako klase batean erabili daitezken instrumentuak
Kaixo lagunak!!
Oraingoan sarrera laburtxo bat dakart. Bertan erritmoa lantzeko eskolan erabili ditzakegun hainbat instumentu dakarzkizuet;
Hurrengorarte!!
Amaia
domingo, 6 de noviembre de 2011
musika tresna bat jotzeak dakartzan onurak
Kaixo lagunak!
Gaur pixka bat azalduko dizuet ze onurak dakartzan ume batentzako musika instrumentu bat jotzeak. Benetan interesgarria da!!
Kalitaterako eta Ebaluaziorako Espainiako Institutu Nazionalak orain dela gutxi esan duenez, lehen eta bigarren hezkuntzako haurrek aukeratzen dituzten eskola jardueren laugarren postuan dago musika. Bere aurretik kirola, hizkuntza berri bat edo informatika aurkitzen ditugu. Harrigarria suertatzen da hau musikarekin hainbat gaitasun lantzen dituelako umeak edo gazteak. Musika ikasteak irakurketa errazten du eta sormena eta memoria lantzeko era bat da, honez gain, umeak berak nahi duelako jotzen badu instrumentua (hala izan beharko litzateke, eta ez gurasoen presioaren ondorioz) umeak gozatu egingo du jotzen duen bitartean, eta ondo pasatzeko era bat da ere.
Hizkuntza ikasterako orduan, erraztasunak dakartza baita ere instrumentu bat jotzeak eta horregatik hainbat espezialistek gomendatzen diete batez ere dislexia dituzten umeei musika ikastea.
Baina onura fisiologikoez gain, beste onura batzuk ere badakartza musika ikasteak. Lehenik eta behin gehienetan instrumentu bat jotzen duten umeek irakasle edo publiko batean jo ohi dute, eta honek lagundu egiten die beldur eszenikoa galtzen, besteen aurrean agertzen ikasten dute. Gainera, musika ikasten dte umeak etorkizunean disziplinatuak izaten dira, eta arreta jartzeko erraztasuna izaten dute.
Baina musikak onura honek ekartzeko, alde batetik ezin da izan derrigorrezko gauza bat umeentzat, umeak nahi izan behar du. Ez dugu ahaztu behar ikasteaz gain musikarekin jolastu ere egin daitekela, eta oso dibertigarria izan daitekela umearentzat musika ikastea. Horrela ez bada, umeak zamatzat hartuko du eta ez duenez arretarik erakutsiko, asko kostatuko zaio aurrera jarraitzea. Beste alde batetik esan beharra dago ere musikaren (baita beste eskolaz kanpoko jarduerak) ordutegia ez dela izan behar oso astuna umearentzak, ezin dugu ahaztu umeak jolasteko denbora behar duela, eta ezin dugu eskolaz kanpoko jarduerekin ito. Honek ez du esan nahi eskolaz kanpoko jarduerak ez dituztela egin behar, hauek oso onuragarriak baitira eskolan landu ezin dituzten hainbat alderdi sozial lantzeko, baina neurrian.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)