viernes, 28 de octubre de 2011

irudi musikalak

Kaixo lagunak!!

Notak ikasi ondoren hurrengo pausuari ekingo diogu, noten irudien balioa ikasiko dugu oraingoan. Nota guztiek partituran irudi bat dute, eta horren arabera iraupen bat edo beste dute. Irudi ezberdinen balioak jakitea ezinbestekoa da partitura bat interpretatzeko.

Hauek dira lehen hezkuntzan ikasten diren irudiak; borobila, zuria, beltza eta kortxea. Borobil batek lau parte irauten ditu, hau da lau kolpe. Zuri batek borobilaren erdia irauten du, bi parte. Beltzak aldiz, zuriaren erdia irauten du, parte bakar bat, eta azkenik kortxeak beltzaren erdia irauten du, hau da, parte erdia. Taula honen bidez argiago ikus dezakegu;


Horrelako taula bat klasean jartzea komenigarria izango litzateke beti argi izateko irudien iraupena, edozein zalantzaren aurrean horra jo ahal izateko.

Irudien iraupena lantzeko erarik egokiena nire ustez izango litzateke gorputzeko atalak edo perkusio tresnak erabiliz markatzen joatea. Irakasleak arbelean irudikatu dezake erritmo bat irudi ezberdinekin eta umeek interpretatu egin beharko dute, horrela gutxika barneratu egingo dituzte eta azkenean ikastea lortuko dute.

Hurrengorarte!


Amaia.

notak ikasten

kaixo lagunok!!

Gaurkoan musika ikasten hasteko ezinbestekoa den pausu bat emango dugu; notak ikastea. Notarik gabe ezinezkoa da musika interpretatzen ikastea. Beraz, lan honi ekingo diogu aurrerago partiturak txirularekin interpretatu ahal izateko. Notak ikastea hizkuntza berri bat ikastea bezalakoa da eta hau ez da lan erraza, beraz, pixkanaka egin beharko dugu.

Lehenengo pausua izango da zazpi nota daudela esatea eta hauen ordena ikastea, do re mi fa sol la si. Behin ordena memorizatuta dutenean umeek, pentagramara joango gara. Bertan kokatzen hasiko gara eta hasieran ikasitako ordenean izendatuko ditugu. Horrela ikasleek pentagrama bat eraikiko dute eskalako zazpi notekin eta hurrengo egunerako memorizatzeko eskatuko diegu. Musikako klase bakoitzean birpasa bat egingo dugu noten izenen eta kokapenen inguruan, lehenengo egunetan ordenean galdetuko ditugu baina iaksten joan ahala era desordenatuan galdetuko dizkiegu.



Askotan umeentzat astuna da lan hau non kokatuta dauden eta ze izen duten memorizatzea. Ikasleak ez aspertzeko, joko baten bidez landu ahal ditugu notak. Teknologia berrien munduan murgildu nahi ditugunez, ordenagailuak erabiltzeko aprobetxatuko dugu, eta joko birtualaren bidezsakonduko dugu noten inguruan. (notak ikasteko jokoa)

Joko hau erabiliz eta ariketak eginez, pixkanaka notak barneratuz joango dira umeak eta lortuko dugu partitura bat ikusten dutenean irakurtzen jakitea.


Hurrengorarte!!


Amaia.

martes, 25 de octubre de 2011

abestuz ikasi

Kaixo lagunok!


Gaurkoak musikari buruzko oinarrizko gauza batzuk ikasteko oso erabilgarria den abestia erakutsi nahi dizuet! Entzun ere egin dezakezue!


musika ikasten ari gara
musika guztiok batera.
bost marra, PENTAGRAMA
aurretik, SOLEN IKURRA
ondoren, BIKO NEURRIA
eta gero NOTAK HASTEN DIRA!
BI PUNTU, errepikatzera!


marretan, MI SOL SI RE FA
tarteetan, FA LA DO MI
ZURIAK, do-on! do-on!
eta BELTZAK, dan dan dan dan
eta KORTXEAK dilin dalan! dilin dalan!
eskala, DO RE MI FA SOL LA SI DO
SI LA SOL FA MI RE DO
BI PUNTU, errepikatzera!




Amaia.