Oraingoan, isiltasunari buruz hitz egingo dizuet. Orain arte esan izan dut musika oso garrantzitsua dela, eta zertarako den onuragarria, baina isiltasuna ere oso garrantzitsua da bai hezkuntzan eta bai eguneroko bizitzan. Ni lehenengokoan zentratuko naiz.
Klasean isiltasuna lortzea ez da askotan erraza izaten. Talde bakoitzaren araberako neurriak hartu beharko dira hau lortzeko, eta neurri hauek zeinek izan daitezken jakin arte denbora nahikoa pasatzen da. Isiltasuna egoera erlaxatu baten ondorioz etor daiteke printzipioz. Adibidez, umeei ondorengo ariketa egin ondoren agian isilago nabarituko ditugu;
Lasaitasun osoko giroa lortu nahi badugu, umeei begiak itxiarazi ahal dizkiegu eta instrukzioak eman eurek jarrai ditzaten; altxatu eskumako besoa, poliki jaitsi; oin baten gainean geratu; mihia atera, arnasa era neurrituan hartu ... ariketa hauek egiten dituzten bitartean, musika lasai bat baxu jartzeak asko lagunduko du. Askotan esan dudan bezala, musikak laguntzen duelako giro ezberdinak sortzen. Adibidez jarri dezakegu Yirumaren kiss the rain abestia.
Lasaitasuna lortu nahi badugu baina umeak lokartu gabe, edo espabilatuta jarrai dezaten, abesti pixka bat biziagoa jarri beharko genuke; adibidez La vida es bella pelikulako BSOa. Abesti honekin ikasleek begiak zabalik izan ditzakete eta irakasleak koreografia antzeko bat presta dezake. Bestela begiak itxita, bakoitzak nahi dituen mugimenduak espresatzea ere ariketa egokia litzateke.
Gaurkoan musika tresnen sailkapenarekin jarraituko dut. Oraingoan, haizezko instrumentuekin sartuko gara. Hauen barruan bi talde daude; haize zurezkoak eta haize metalezkoak.
Haize zurezkoak (saxofoia, klarinetea, oboea ...) zurezko Hauetan, soinua instrumentuak sortzen du, eta soinu hau atera ahal izateko, egurrezko pieza bat funtsezkoa da.
Metalezkoak (tronpeta, tronboia, tuba ...) Instrumentua jotzen duen pertsonak ateratzen du soinua.Instrumentua bere osotasunean metalezkoa da, bokila ere bai.
Oraingo honetan, musika instrumentuen sailkapenarekin jarraituko dugu. Aurreko batean, perkusiozko tresnak ikusi genituen. Gaurkoan, harizko instrumentuak zeintzuk diren eta nola taldekatzen diren azalduko dizuet. Hiru multzo handitan banatzen dira
1- Soka igurtzia (biolina, viola, violoncelloa, kontrabaxua ...) Hauek jotzeko, arku bat beharrezkoa da (egurrez eta zaldi buztaneko ileez egina). Baita ere jo daiteke arku gabe, jotzeko era hau pizzicato deitzen da.
2- Korda pultsatukoak (arpa, lira, gitarra, baxua ...) Instrumentu mota hauek atzamarrekin jotzen dira, edo puen (plastikozko tresnatxoak) laguntzarekin.
3- korda kolpatukoak (pianoa) Hauetan, instrumentuaren tekla bat zapaltzean, mekanismo bat martxan jartzen da eta egurrezko pieza baten korda kolpatzen du. Horrela soinua ateratzen da.
kaixo lagunak!! Askok jakingo duzuenez atzo, abenduak 3, euskararen eguna ospatu zen Euskal Herriko hainbat tokitan. Agian pentsatuko duzue euskarak ez daukala musikarekin inolako loturarik, baina izan badu hainbat gauza ezberdinengatik.
Lehenik eta behin, hizkuntza, musika eta dantzak izaten dira herri bateko ondare garrantzitsuenetarikoak. Beraz, lotura oso handia dute, euskarak eta euskal musikak osatzen baitute beste hainbat faktorerekin euskal kultura. Horregatik, euskararen egunean, trikitilari eta panderojole asko ikusi dira eta baita euskal herriko ohikoak diren taloak.
Beste alde batetik, jakina da euskararen egoerak gorabehera nabariak izan dituela historian zehar, eta une txar horietan, musikak asko lagundu du euskara putzutik ateratzen. Denok ezagutua da "guk euskaraz, zuk zergaitik ez?" abestia. Abesti honek garai bateko euskararen egoera zalatzen zuen, eta guztion artan aurrera aterako zela baita ere.
Beraz, goza ezazue euskeraz musikaz gozatzen duzuen bezala!!
Oraingoan hitz egingo dizuet ikasteko balio duten abestiei buruz. Askorentzat errezagoa da zerbait memorizatzea abesti baten bidez, edo erritmoa duen zerbaiten bidez, beraz, irakasle askok abestiak erabiltzen dituzte euren edukiak transmititzeko. Hauek izan daitezke adibide batzuk;
Gaurkoan hitz egingo dizuet musikarentzako garrantzitsua den data bati buruz. Gaur hasi da durangoko azoka datorren 8rarte. Data hau garrantzitsua da musikarentzat hainbat euskal taldek diskak ateratzen dituztelako. Aste honetan zehar, Durangoko Plateruena antzokian eta azokaren rezintoan, hainbat kontzertu ezberdin egiten dira baita ere adin desberdinetarako zuzenduak.
Gazte eta helduentzat ez ezik, umeek bisitatzeko toki interesgarria da. Hara txango bat egitea onuragarria izango litzateke umeentzat, musikaz gain liburuak, jokoak ... baitaude. Gainera, disken eta liburuen autoreak egoten dira sarritan aleak sinatzen, eta honek aukera ematen die umeei eurek ezagutzeko. Pirritx eta Porrotx pailazoak ere handik ibiltzen dira batzuetan. Beraz, euskararen aldeko jai baten antzeko zerbait izango litzateke.
Gaurkoan eskolan erabilia den beste tresna bati buruz, txirulari buruz, hitz egingo dugu. Aurreko batean, perkusiozko tresnak azaldu nituen, eta oraingoan txirula nola jotzen den gogoratuko dugu.
Txirula ez da jotzeko tresna zaila, eta honen bidez, abesti ezagunak joz, umeen musikarekiko grina piztu dezakegu. Gainera, partiturak irakurtzen ikasteko era entretenigarria da, hobeto pasatzen dutelako tirula jotzen notak abesten baino. Beraz, tresna hau joz, umeek notak hobeto ikasiko dituzte eta entretenigarri batean, eta musika jotzearekin kontaktua izango dute eta ez bakarrik entzutearekin. Hona hemen notak nola jo behar diren azaltzen duen argazki bat.
Beraz, umeak izan ez arren jarrai ezazue txirula jotzen. Era honetan, notak ez dituzue ahaztuko, eta inoiz musikari ekin nahi badiozue errazago egingo zaizue!