jueves, 29 de septiembre de 2011

Musika lehen hezkuntzan

Kaixo lagunak!

Gaurkoan blog honen gaiari buruz hitz egingo dizuet, hain zuzen ere musikak lehen hezkuntzan duen eraginari buruz.
Guztiok eman izan dugu musika ikasgaia eskolan, txirula jotzen genuen eta baita perkusiozko hainbat instrumentu, notak ikasi, abestu ... baina musika irakasgaitik kanpo denborarik ez genion eskaintzen musikari eskolan. Zergatik? Nik erakutsi nahi dudana da edozein irakasgaitan erabili daitekela musika, lagungarria dela.

Adibidez, klasean giro egokia lortzeko musika jarri dezakegu, baina ez edozein motako musika baizik eta ikasleak lasaituko dituen musika, edo ikasleak itzartuko dituen musika egunaren arabera. Musikak askotan lortzen du gatazkaren baten ondorioz klaseko giroa baretzea, edo klasean atentzio falta somatzen bada agian abesti arintxo batekin lortuko dugu gure ikasleen arrea piztea.


Beraz, klasean giro egokia lortzeko balio du musikak, baina ez horretarako bakarrik. Gehienoi gertatzen zaigu erraz ikasten ditugula gustatzen zaizkigun taldeen abestien letrak. Zergaitik ez erabili abestiak eskolan ikasleek ikas dezaten? Nire ustez oso metodo eraginkorra da abestuz ikastea, hau da, hainbat gauza (buruz ikasi beharrekoak) abestuz ikastea. Era honetan entretenigarriagoak irudituko zaizkie gaiak gure ikasleei eta honez gain errazago eta luzerako memorizatuko dituzte, abesti soil batekin.
Erabilera hauez gain beste asko ere izan daitezke, adibidez klasera sartzeko orduan musika jartzen badugu, ikasleek ikasiko dute musika entzutean klasera sartu behar direla, eta askoz errazago da klasera "erakartzea" musikaren bidez txirrinaren soinuarekin baino.

Nire helburua izango da beraz, zuei azaltzea musikak garrantzi handiagoa izan beharko lukeela hezkuntzan, nik hala uste dut eta!

Hurrengorarte!






Amaia

No hay comentarios:

Publicar un comentario