jueves, 29 de septiembre de 2011

Musika lehen hezkuntzan

Kaixo lagunak!

Gaurkoan blog honen gaiari buruz hitz egingo dizuet, hain zuzen ere musikak lehen hezkuntzan duen eraginari buruz.
Guztiok eman izan dugu musika ikasgaia eskolan, txirula jotzen genuen eta baita perkusiozko hainbat instrumentu, notak ikasi, abestu ... baina musika irakasgaitik kanpo denborarik ez genion eskaintzen musikari eskolan. Zergatik? Nik erakutsi nahi dudana da edozein irakasgaitan erabili daitekela musika, lagungarria dela.

Adibidez, klasean giro egokia lortzeko musika jarri dezakegu, baina ez edozein motako musika baizik eta ikasleak lasaituko dituen musika, edo ikasleak itzartuko dituen musika egunaren arabera. Musikak askotan lortzen du gatazkaren baten ondorioz klaseko giroa baretzea, edo klasean atentzio falta somatzen bada agian abesti arintxo batekin lortuko dugu gure ikasleen arrea piztea.


Beraz, klasean giro egokia lortzeko balio du musikak, baina ez horretarako bakarrik. Gehienoi gertatzen zaigu erraz ikasten ditugula gustatzen zaizkigun taldeen abestien letrak. Zergaitik ez erabili abestiak eskolan ikasleek ikas dezaten? Nire ustez oso metodo eraginkorra da abestuz ikastea, hau da, hainbat gauza (buruz ikasi beharrekoak) abestuz ikastea. Era honetan entretenigarriagoak irudituko zaizkie gaiak gure ikasleei eta honez gain errazago eta luzerako memorizatuko dituzte, abesti soil batekin.
Erabilera hauez gain beste asko ere izan daitezke, adibidez klasera sartzeko orduan musika jartzen badugu, ikasleek ikasiko dute musika entzutean klasera sartu behar direla, eta askoz errazago da klasera "erakartzea" musikaren bidez txirrinaren soinuarekin baino.

Nire helburua izango da beraz, zuei azaltzea musikak garrantzi handiagoa izan beharko lukeela hezkuntzan, nik hala uste dut eta!

Hurrengorarte!






Amaia

miércoles, 28 de septiembre de 2011

nire aurkezpena

Kaixo lagunak!

Amaia Souto naiz, 19 urteko neska Galdakaoztarra, eta gaurkoan nire aurkezpena egingo dizuet.

Magisteritzako ikasketak burutzen ari naiz Leioako unibertsitatean, aurtengoa da bigarren urtea. Magisteritza ikastea ez zen bat bateko erabakia izan, betidanik nahi izan dut hau ikasi. Umeekin denbora pasatzeak alaitu egiten nau eta horrez gain, euren ikuspegiak edo pentsamenduak ezagutzea oso gauza polita iruditzen zait. Gainera uste dut irakasle izanda egunero ikasten direla gauza berri asko eta ez bakarrik irakatsi, askotan umeek esaten edo egiten dituzten hainbat gauzetatik ikasi dezakegu eta. Beraz, irakasle ona izatea espero dut, horretarako ahalegin guztiak egingo ditut eta!

Baina unibertsitatera joateaz gain beste gauza batzuk ere egiten ditut, arratsaldeetan ingelesa ikasteko aprobetxatzen dut, baita musika klaseak jasotzeko ere. Guzti hau nire ikasketak osatzeko baliagarria dela uste dut, eta horregatik, eta batez ere gustatzen zaidalako, jarraitzen dut gauza hauek egiten.
Nire denborapasa nagusia musika da. Akordeoia eta saxoa jotzen ditut txikitatik Galdakaoko musika eskolan eta gaur egun ezingo nuke nire eguneroko bizitza imaginatu eurek gabe. Musika asko gustatzen zait arazoak ahazten laguntzen didalako, eta asko lasaitzen nauelako. Hasieran, txikitan, gurasoek derrigortuta joaten nintzen solfeora baina hamar urte inguru bete nituenetik gogotsu joaten naiz musikara, oraindik ere jarraitzen dut eta.
Klaseak jasotzeaz gain, Galdakaoko bandan jotzen dut eta baita "Centro Extremeño La Morenita"-n ere. Beraz, musika denborapasa izateaz gain, lana ere bada, gustuz egiten dudan lana.
Hau naiz ni, eta espero dut hamendik aurrera idazten joango naizena gustatuko zaizuela! Baita uzten dizuedan bideo hau ere, bertan musika eskolako hainbat ikaste jotzen agertzen gara.

Hurrengorarte!

Amaia

viernes, 23 de septiembre de 2011

ongi etorri!!

kaixo lagunak!
Amaia naiz, eta hau da blog honetako nire lehenengo sarrera. Musikaren inguruan idatziko dut hurrengo sarreretan, eta honek hezkuntzarekin duen loturarekin.

ongi etorri musikaren mundu polit eta dibertigarrira!!